2023/10/27

Aurreiritziez erantziko dira mahaiaren bueltan

SOS arrazakeriak, Bizilagunak programaren bidez mahairen bueltan eseriko ditu hainbat familia; helburua, aurreiritziak eta estereotipoak apurtzea da, arrazakeriaren aurka borrokatzeko.

Behin-behineko 66 aparkaleku plaza gehiago egokituko dituzte Hospitalillon

Azaroaren 6an hasiko dira egokitze lanekin, eta hil, horren erdialderako eginak izatea aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

"Milaka herritarren bizitzen bizigarritasuna dago auzitan"

Lezoko Udaleko EH Bilduko eta EAJko hautetsiak, epaitegietatik euskara jasaten ari den erasoen kontra azaldu dira.

Energia eraginkortasunaren alde egindako ahaleginari, saria

50/50 egitasmoaren barruan diru saria jaso dute Bizarainek, Cristobal Gamonek, Karmengo Amak, Elizaldek eta Lezo Herri Eskolak.

[Bideoa] Urteko gaurik ilunena Pasaiara heldu da

Donibane, San Pedro eta Antxon ari dira Gau Beltza prestatzen. Sanpedrotarrak gaur elkartuko dira, eta sanjuandarrak, bihar.

PSE-EE: "Alternatiba arduratsua eta zentzuzkoa aurkeztu dugu"

Gobernu taldeak egindako ordenantza fiskalen proposamenarekin ez dator bat PSE-EE. OHZ izoztea eta Hondakinen bilketaren tasan proposatutako %8ko igoerarekin ez datoz bat sozialistak.

[Erreportajea] Bekoerrotako sareak zulatu arte, gogor lanean

Munttarpe Eskubaloi Klubak bost talderekin ekin dio 2023-2024 sasoiari. Emakumeen eta gizonen senior taldeak maila bat gora egiteko lehiatuko dira. Harrobiko jokalariak, sendo.

Euskarari babes zabala

Herri argazkia egin zuten atzo hamarnaka herritarrek azaroaren 4ko Bilboko manifestazioari atxikimendua erakutsi, eta euskararen aurkako oldarraldia salatzeko.

Antxotarrak badiarekin lotzen dituen zubia bihar kenduko dute

Portu Agintaritzaren arabera, pasabide metalikoa ez da segurua horren azpitik dabiltzan trenentzat. Errepideko errei bat itxiko dute bihar.

Lezotik Bilbora, oldarraldiaren kontra

Autobusak antolatu dituzte Lezon azaroaren 4an Bilbon egitekoa den manifestaziorako. Lau tokitan jarri dituzte izen ematerako zerrendak.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-10-27)

Futboleko, eskubaloiko, areto futboleko eta saskibaloiko partidak izango dira herrian asteburuan zehar.

Laura Re eta Danelicious, 'Zozoak beleari' podcastaren aurkezle

Hamaika Telebistaren azken podcastaren gidari izango dira antxotarra eta arrasatearra. Beldurren inguruan arituko dira astean behin.

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2023-10-27)

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2023-10-27)

Oiartzungo klubeko 23 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan; bost, Madalensoron. Horietako bat Egian jokatuko den finala izango da.

oiartzun hilerria

Hilerri inguruko trafikoan aldaketak izango dira, igandetik aurrera

Hainbat aldaketa egongo dira trafikoan, eta aparkatzeko behin-behineko tokiak ezarriko dituzte, Domusantu egunaren harira.

Eduki babestua

Herriko merkatariak, Pasaia lagunkoiago baterantz bidean

Pasaiako Udalak lanean dihardu adinekoek ahalik eta denbora gehienean jarrai dezaten euren etxe eta ingurunean, beharrezko dituzten zainketak eginda, eta bizitza betea eta komunitarioa dutela.

oiartzun ke areto futbola

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-10-27)

Emakumeen talde nagusiak azkeneko sailkatuaren kontra jokatuko du igandean. Gizonek Real Union Bren bisita jasoko dute bihar arratsaldean.

Gehiago