Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Pasaia tentsio handiko eremu izendatzea eskatuko du udalbatzak

EH Bildu, PSE-EE eta Podemos alderdien aldeko bozkekin eta EAJren abstentzioarekin egin du aurrera mozioak.

Azken plenora bertaratu ziren STOP Kaleratzeak taldeko zenbait kide.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/10/03

Azken udalbatzarrean eztabaidatu zuten Pasaiako kargudunek STOP Kaleratzeak taldearen mozioa, Pasaian tenkatutako eremuak zehazteari buruzkoa. EH Bilduren, PSE-EEren eta Ahal Dugu Podemosen aldeko botoekin egin zuen aurrera eskaerak, eta EAJren abstentzioarekin.

Talde eskatzaileko kideak pleno aretora bertaratu ziren joan den asteartean, euren mozioaren gaineko erabakiaren berri bertatik bertara izateko. Eurek emandako datuen arabera, 900dik gora pasaitar daude Etxebideren zerrendatan inskribatuta.

Familia horiek, batezbeste, 14.000 euro irabazten dituzte urtean, eta hileroko diru-sarreren %80 inguru inbertitu behar dute alokairua eta etxebizitza gastuak ordaindu ahal izateko. Izan ere, 1.000 euroen bueltan dago alokairua Pasaian.

Kolektibo zaurgarrienak diren horiez gain, badira erdi-mailako errentak dituzten bizilagun asko ere, eta horiek ere zailtasunak dituzte, egun, alokairuen merkatura sarbidea lortzeko. Horiek diru-sarreren %30-%40 inguru erabili behar dituzte hileroko errenta ordaindu ahal izateko.

Muturreko egoera horien ondorioz, geroz eta gehiago dira alokairuak ez ordaintzeagatik agintzen diren etxegabetzeak.

Tenkatutako zonalde izatearen inplikazioak
Maiatzean argitaratutako Etxebizitza Legea indarrean da, eta horren 18. artikuluan dio tokiko udalek eskubidea dutela, udalbatzak hala erabakita, dagokien udalerria tenkatutako izendatzeko eskaera egiteko. Hala ebazten dutenek, beraz, Eusko Jaurlaritzari helaraziko diote eskaera euren udalerria tentsio handiko izenda dezan eta jarraian aipatuko diren neurriak sar daitezen indarrean.

Edukitzaile handien kasuan (bost etxebizitzatik gora dituztenak, garaje, trasteleku edo halakoak kontuan hartu gabe), tentsio handiko diren eremuetan aukera dago jabe horien alokairu tipoa merkatzeko. Jabe txikien kasuan (ugarienak), aukera legoke errentak izozteko, behin herriak tenkatutako izendapena jasota.

Baldintzak
Arestian aipaturiko neurriak indarrean sartu ahal izateko, bi baldintzatako bat bete behar ditu udalerriak. Edo bizilagunek euren diru-sarreren %30 baino gehiago alokairuak eta etxebizitza-gastuak ordaintzeko bideratzea; edota azken bost urtean bertako alokairuen prezioak KPIa baino hiru puntu gehiago igo izana.

Azterlana egin beharko du udalak bi baldintzetakoren bat betetzen dela frogatzeko, eta horrekin, eskaera bideratuko dio Eusko Jaurlaritzari Pasaia tentsio handiko eremu izenda dezan.

[Etxebizitzen auziari buruzko erreportajea publikatuko du HITZAk ostiral honetan, webgunean nahiz papereko edizioan].

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.