Lekuona Fabrika, Fanderia eta Jantziaren Zentrora, bisita gidatuak
Errenteriako ondarea bizirik! lelopean bisita gidatuak egingo dituzte hilabete honetako eta azaroko asteburuetan. Zehazki, Lekuona Fabrika, Fanderiako Errota eta Jantziaren Zentrora antolatu dituzte bisita horiek.

Lekuona Fabrikan hilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an egingo dituzte,, 10:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Doan izango dira bisita horiek, baina beharrezkoa da sarrerak hartzea kopurua mugatua delako. Sarrerak hartzeko egin klik hemen. 4-12 urte arteko haurrak heldu batek lagunduta egin beharko dute bisita.
Fanderiako Errotan asteburu honetan egingo dute bisita, larunbat eta igandean; 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Doan da bisita hori ere, baina aldez aurretik izena eman beharra dago 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora idatzita.
Jantziaren Zentroan, azkenik, azaroaren 12an eta 19an egingo dituzte bisita gidatuak, lehena euskaraz, eta bigarrena, gaztelaniaz, 11:00etan biak. Bisita egiteko 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu behar da, edo posta elektronikora mezua bidali.