Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eraso matxista Lezon

Piztu Lezok, Gaxuxak eta Iruntzenek deitu dute elkarretaratzea, eta udalak bat egin du. 19:30ean da, Gurutze Santuaren plazan.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/10/04

Emakume bati eraso egin zion haren bikoteak Lezon larunbat gauean. Horren aurrean, Piztu Lezok, Iruntzen Emakume Taldeak. Gaxuxa Emakumeen Elkarteak eta Lezoko Udalak ohar bateratua plazaratu dute. Gainera, erasoa kalean salatzeko deia luzatu dute: ostegunean (hilaren 5ean) elkarretaratzera deitu dituzte lezoarrak, 19:30ean, Gurutze Santuaren plazan. Erasoa jasan duen  emakumeari eta haren inguru hurbilari elkartasunik beroena adierazi diete herriko eragileek, eta lanean tinko jarraitzeko konpromisoa berretsi dute, “zubiak eta sareak eraikitzeko eta jendartean indarkeria matxistari lekurik ez uzteko”.

Irmo gaitzetsi dute udal erakundeak eta herriko eragileek erasoa. “Halako portaerak Emakumeen Giza Eskubideen urratze larriak dira: diskriminatua ez izateko, ongizaterako, integritaterako eta duintasunean eta askatasunean bizitzeko eskubidearen aurkako erasoak, besteak beste”, esan dute. Hala, indarkeria matxista “jendartean nagusi den genero ezberdintasunaren adierazpen mespretxugarriena” dela adierazi dute, “eta lerro hauek sinatu ditugunok erabateko ezezkoa, ezezko biribila esaten diogu horri”.

Eraso matxistaren aurrean eragile sozial, politiko eta erakundeen ardura pertsonal eta kolektiboa funtsezkoa dela azaldu dute Lezoko eragileek, eta apustu ausart eta sakonak behar direla “hitzetatik praktikara pasatzeko, hau da, oldarkeria behin betiko desagerrarazteko”. Bide horretan, indarkeria matxista lehen mailako auzi politiko izan behar dela nabarmendu dute, eta beharrezkoa dela “konplizeak bazter uztea eta bizi garen antolaketa sozial sexista deseraikitzeko berdintasun politika sendoen alde” apustu egitea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.