Oktoberfest egingo dute Bazkun Zahar elkartean
Hilaren 21ean bazkaria eta garagardo dastaketa egingo dute Altzibarko elkartean. Hilaren 14ra arte eman daiteke izena.
Iturriozkoaren eta Beheko Plazako garagardo festen ondoren, Altzibarko Bazkun Zahar elkartekoa iritsiko da.
Hilaren 21ean Oktoberfest egingo dute elkarte horretan. Bazkaria eta garagardo dastaketa antolatu dituzte antolatu dituzte ordurako.
Bazkariak eta pitxarrak 28 euroko prezioa izango du. Hilaren 14a baino lehenago eman beharko da izena.
Ordutegia
- 13:00etan: Mokadutxoak.
- 14:00etan: Bazkaria. Menua: Saltxitxak; ukondoa eta patata purea; postrea.
- 20:00etan: Barraren itxiera.