100 urte bete ditu Vicenta San Jose trintxerpetarrak
Teo Alberro, Iraitz Pazos eta Aintzane Tabernak oroitzapen plaka eta lore sorta oparitu zioten larunbatean.
Larunbatean, urriaren 7an, Vicenta San Jose Trintxerpeko bizilagunak 100 urte bete zituen.
Mendeurrena ospatzeko, bada, Teo Alberro alkatea, Iraitz Pazos Trintxerpeko alkateordea eta Aintzane Taberna Gizarte Ekintzako zinegotzia hurbildu ziren ospakizunera. Opari gisa, oroitzapen plaka bat eta lore sorta eman zioten San Joseri.