Konponbide bila kalera
Correoseko garbiketako langileak kalera atera dira berriro. Azpikontratatutako SCT ACVA-Limpiezas J.Cordobako langileak greban dira pasa den astelehenaz geroztik euren eskubideen alde.
Correoseko garbiketako langileak kalera atera dira berriro. Azpikontratatutako SCT ACVA-Limpiezas J.Cordobako langileak greban dira pasa den astelehenaz geroztik euren eskubideen alde, eta hilaren 15era arte jarraituko dute greban. Bizi duten egoera gizarteratu asmoz, protestak ari dira egiten hainbat herritan, izan ere, Gipuzkoako langile guztiei eragiten die egoerak.
Lau hilabetez ez dutela dirusaririk jaso eta ez duela enpresak neurririk hartu egoerari irtenbide bat emateko salatu dute gaur Errenteria-Oreretako Correoseko bulegoaren aurrean egin duten elkarretaratzean. Uztaila, abuztua eta iraileko nominak ere ez dizkie ordaindu enpresak, ezta aparteko paga ere.
Elkarretaratzea amaituta, 11:00etan manifestazioa egin dute Zumarditik abiatuta garbiketako langileek.