Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik da
Azaroaren 10era arte izango da zabalik zerga ordaintzeko borondatezko epea. Helbideratutako ordainagiriak azken egun horretan kobratuko dituzte.
Jarduera ekonomikoaren gainekoz erga ordaintzeko epea zabalik dela jakinarazi du udalak. Horrenbestez, azaroaren 10era ordaindu ahalko da borondatezko epearen barruan. Ordainketa egiteko Zu! Zure Udala zerbitzura jo bahera dute herritarrek, edo entitate laguntzaileetara. Online ere egin daiteke ordainketa.
Ordainketa helbideratuta duten herritarrei, azaroaren 10ean kobratuko diete erreziboa.