Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Urriaren 16tik 29ra, Mugikortasun Jardunaldiak Trintxerpen

Hainbat ekimen antolatu ditu udalak Trintxerpeko Klub Atletikoarekin batera. Horien artean, bizikletan ikasten hasteko ikastaroa, bizikleta mantentzeko tailerra eta irteera.

Beñat Agirresarobe
Pasaia
2023/10/09

Bizikletaren erabilera, mantentzea eta zirkulazioa. Hori erdiesteko, edo behintzat sustatzeko, Pasaiako Udalak eta Trintxerpeko Klub Atletikoak Mugikortasunaren Jardunaldiak antolatu dituzte, urriaren 16tik 29ra. Gaur egun bizikleta erabiltzeko oztopoak kendu nahi dituzte, eta pasaitarrei berau erabiltzeko erraztasunak eman.

Kontzientziazio ekimen gisa antolatu dituzte jardunaldiok, oinez eta garraio publikoan mugitzearen garrantzia azpimarratuko baitute. Hala, hainbat dira antolatuko dituzten ekimenak. Horietan guztietan izen ematea HAZ bulegoen bidez edo inprimaki hau beteta egingo da.

Batetik, helduentzat, bizikletan ikasten hasteko ikastaroa antolatuko dute. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta urriaren 16tik 27ra goizero Arenederreko pistetan eta Trintxerpeko frontoian elkartuko dira, 10:00etatik aurrera. Izen ematea doakoa bada ere, aurreko urteetan parte hartu ez duten 0 mailako pertsonek izango dute lehentasuna, eta plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Bigarrenik, bizikletak mantentzeko oinarrizko tailerra egingo dute urriaren 28an, larunbatean. Araneder kirol guneko frontoi txikian egingo dute, goizeko 10:00etan hasita eta eguerdian bukatuta. Parte hartzaileek, beraz, bizikleta prest izateko oinarrizko lanak egiten ikasiko dute. Izen ematea, doakoa, hilaren 26ra arte egongo da zabalik. Plazak izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Jardunaldien azken egunean, azkenik, bizikleta irteera egingo dute eskualdeko bidegorri saretik. Goizeko 10:00etan abiatuko da, San Pedroko frontoitik. Puntu horren eta Arditurriren arteko ibilbide zirkularra osatuko dute, eta geldialdiak egingo dituzte Trintxerpeko Correosen bulegoetan; Antxon, Nafarroa hiribidean; eta Errenteria-Oreretan, Zumardian. Tailerraren antzera, izen ematea, doakoa, hilaren 26ra arte egongo da zabalik. Plazak izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira ere. Norberak eraman beharko du bizikleta eta kaskoa, baita ura eta hamaiketakoa ere.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.