Inauteri batzordearen lehen bilera, gaur zortzi
Inauterietako Batzordea osatuko da inauteri herriko eta parte hartzaileak sustatu asmoz.
Inauterietako konpartsak 2023, Errenteria-Orereta Inauteri herrikoi eta parte hartzaileak sustatzeko asmoarekin Inauterietako Batzordea osatuko dela jakinarazi du udalak. Lehen bilera gaur zortzi egingo dute, hilaren 18an, 18:30ean Reina aretoan.
Udalak herriko talde, konpartsa eta interesa duten pertsona guztiak deitu ditu bileran parte hartzera.
