"Palestina SOS', ostiralean Lezon
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute ostiralean Karlos Saldise plazan, 19:00etan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/10/palestina-sos_.jpeg)
“Palestina SOS” leloarekin, elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak ostiralerako Lezon. 19:00etan izango da bilkura Karlos Saldise plazan. Mobilizazioaren helburua da Palestinako herria Israelen partetik azken egunetan eta aurreko hamarkadetan jasotzen ari den oldarraldiaren kontra azaltzea.