Neguko solstizio eguna iragartzeko kartel bila
Lanak bidaltzeko epea, azaroaren 15ean bukatuko da.
Neguko solstizioa-San Tomas Eguna gorriz markatuta dator egutegian Errenteria-Oreretan. Egun handia da, paregabea baserritar, artisau zein txistor usainaren bueltan sortzen den giroa, eta andana bertaratzen den jende kopurua.
Egunaren antolaketan buru belarri dabil Neguko solstizioa- San Tomas batzordea, eta aurten ere, egun handi hori iragartzeko kartel bila abiatu dira, seigarrenez. Lehiaketaren bidez, herritarren parte hartzea are gehiago sustatu nahi dutela diote; irabazleak 150 euro poltsikoratu eta bertako produktuekin osatutako saskia jasoko du.
Lanak bidaltzeko epea, azaroaren 15ean amaituko da. Lanak posta elektronikoz bidali behar dira (Egin klik hemen), eta lotura izan beharko dute, noski, ospakizun egunarekin, eta egileko bi lan aurkeztu ahalko dira. Oinarriak hemen kontsulta daitezke.