Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

'Batelerak', bueltan: "Argi dago harrobitik egingo dugula"

Anartz Guereñok berrartuko du San Juango emakumeen traineruaren gidaritza datorren sasoian. Etxeko arraunlariak nahi ditu tostetan.

'Batelerak', 2020ko estropada batean lehian.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/10/17

San Juan-Koxtape CMO Valves arraun elkarteak iragarri berri du, bi urteko hutsunearen ondoren, Batelerak ontzi historikoa bueltan izango dela datorren denboraldian. Aurretik ere traineru horren entrenatzaile izandako Anartz Guereñok hartuko du eskifaiaren gidaritza, eta argi du taldea etxekoekin osatu nahi duela.

Oraingoz sei bat arraunlariren parte hartzea bermatuta du. “Gazteetatik Seniorretara pasa berri direnak, lau bat dira. Berri bat ere hasi da, eta beste neska batek deitu zidan, sei”, azaldu du. Gazteen kategorian zortzi bat arraunlari ere baditu, baina “beteranotasun” apur bat nahi du uretan.

Klub arrosetik deialdia egin diete arraunlariei 667 23 32 24 telefonoaren bitartez harremanetan jar daitezen proiektuaren parte izan nahi badute. Halarik ere, ez du “jende boom bat” nahi Guereñok: “Apur bat mugatu nahiko nuke taldea. Gutxieneko kopurua hamabost lirateke, eta maximoa, hemezortzi. Hamasei bikaina litzateke”.

Etxekoekin
Plantillak zer-nolako itxura izango duen jakiteko oraindik goiz bada ere, gauza bat du argi prestatzaile sanjuandarrak: etxekoen parte hartzea lehenetsi nahi du. “Gehiago lan egin nahi dut egun klubean dauden arraunlariekin. Eta gero, noski, beharra izango dudanez, aurretik San Juanen arraunean aritu diren neskei deika ere ari naiz”.

Aurtengoa ez da lehenengo saiakera. 2020ko sasoiaren ondoren Batelerek lehia utzi zutenetik, bai iaz eta baita orain dela bi denboraldi ere, San Juango kideak “bueltaka” ibili ziren trainerua ateratzen saiatzen, baina jende gehiegi ekarri behar zuten kanpotik. Hori ez zen buruan zutena: “Azkenean, zortzi neska kanpotik ekartzen badituzu, badakizu lehenago edo beranduago alde egingo dutela”.

Etxeko Gazte kategoriako arraunlariekin lanean hastea ere hausnartu zuten. “Horiek mordoxka bat zeuden”, mintzatu da, “baina aurreko urteko Gazteekin traineruan hastea ez zait batere gustatzen, pisua handia baita, lan handia egin behar da, eta aurrera egin beharrean atzera egiten duzu askotan”.

Hortaz, aurten zalantzarik ez dute: “Argi dago harrobitik egingo dugula, ahal den moduan”. Ez badute behar duten kopurua lortzen, aurretik klubean aritutako arraunlariekin saiatuko dira. “Badira ere arrauna utzita duten klubeko neska batzuk, eta horiekin ere ari naiz hizketan. Oraindik ez dut inorekin ezer lotuta sei horiez gain”.

2018an egin zuen Guereñok azken urtea Bateleren entrenatzaile gisa, eta horietakoren batekin ere ari da hizketan. Eskarmentua duten arraunlariak behar ditu traineru arrosako tostetan: “Trainerua martxan jartzeko, duen pisuarekin, beterania apur bat ere behar delako. Hiru edo lauk konfirmatu behar didate”.

Aurrera begira
Esan bezala, aurreko urteetan ere Batelerak ontzia uretaratzen ahalegindu badira ere, aurten soilik topatu dute horretarako abagune aproposa. Zuzendaritzan aldaketak izaten ari dira, eta hori ikusita Guereñok asmoen berri eman zien kideei: “Aizue, zergatik ez dugu trainerua ateratzen? Nik horrela eta horrela egingo nuke. Saia gaitezen, behintzat”.

Baiezkoa eman zioten arrosek, eta dagoeneko uretaratu dute ontzi historikoa. Joan den asteburuan atera zuten hori apaletik lehen probak egiteko. Datorren sasoian hasiko den proiektua “bi edo hiru urtekoa” izango dela esan du prestatzaileak.

Helburuen gainean galdetuta, labur erantzun du: “Aurten, trainerua uretaratzea”. Sekula traineruan aritu ez diren harrobiko neskek ontzia “ukitu dezatela” nahi du, eta hala, “poliki-poliki, pausoz pauso, tamaina hartzen joatea entrenamenduei, traineruaren bolumena eta pisua ez delako trainerilla edo batel batena, hori mugitzeak beste entrenamendu batzuk eskatzen ditu”.

Behin denboraldia eginda eta aurrera begira, “ikusiko da”. “Helburua, jakina, gora igo eta borrokatzea izango da”, mintzatu da prestatzailea; baina urrun ikusten du hori gaur-gaurkoz.

Edozein kasutan, urrunera begirako bide hori egiteko badu motibo berezirik sanjuandarrak. Aurretik ere hartu izan du emakumeen ontziaren gidaritza, baina horrekiko konpromisoa handiagoa izan badaiteke, datorren denboraldian izango ditu pisuzko arrazoiak horretarako: bi alabak. Dagoeneko baiezkoa eman duten Seniorretako bat alaba zaharrena du, eta Gazteen kategoriako beste bat, alaba gazteena.

“Familia hemen dudanez, animatu nintzen. Horregatik batez ere”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.