"Lobato Etxea erail dutelako hileta-martxa", ostiralean
Atzo hutsarazi eta eraitsi zuten Lobato Etxea. Horren aurrean protestara deitu dute bertako kideek. Ostiralerako (hilaren 20rako) “Lobato Etxea erail dutelako hileta-martxa” deitu dute.
Bi hitzordu ezarri dituzte: lehena, 19:30ean, Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian; handik Lezorantz abiatu, eta 21:30ean egingo dute protesta ekitaldia, Gurutze Santuaren plazan. “Gaur dolu borroka dugu. Lobato hil da, baina ez dugu atsedenik hartuko”, esan dute deitzaileek.