Pop-rock fusio feminista Emakumeen Etxean
Kontzertu akustiko elkarrizketatua antolatu du Emakumeen Batzordeak Nagore Fernandez Trouble Woman abeslari eta konpositore errenteriarrarekin.
Kontzertu akustiko elkarrizketatua antolatu du Emakumeen Etxearen Batzarrak. Nagore Fernandez, Trouble Woman abeslari eta konpositore errenteriarrak egingo du emanaldia datorren asteartean, hilak 24, 19:00etan Emakumeen Etxean bertan. Proiektu horretan Nagore Fernandezek ahotsa jartzen die bere abesti propioei, bere bizipenak kontatzen. Estilo eta hizkuntza ezberdinak erabiltzen ditu, beti genero perspektiba batetik abiatuta.
Pop Rock fusio feminista gisa izendatzen du bere estiloa.
Hogei urteko musika ibilbidea du soinean Fernandezek, eta bere abestien bidez gizonezkoez inguratuta egon den musika munduan zein zaila izan duen bere ideiak aurrera ateratzea: “Zenbatetan deitu gaituzte konfliktibo soilik gure eskubideak aldarrikatzeagatik edo errespetatzen ez dituztenei mugak jartzeagatik. Borroka eta frustrazio konbinazio honetatik jaio zen Trouble Woman proiektua”.