Herri argazkia euskararen alde
Azaroaren 4an Bilbon egingo duten manifestazioari babesa emateko egingo dute herri argazkia.
Azkenaldian euskararen eta euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkako oldarraldia dela-eta, azaroaren 4an Bilbon Euskalgintzaren Kontseiluak deituta manifestazioa egingo dute Euskararekin bat, euskaraz bat leloarekin.
Euskarari zein manifestazioari babesa emateko, herri argazkia egiteko deia zabaldu du Errenteria-Oreretako euskalgintzak. Ostegunean izango da hori, hilak 26, 19:00etan Herriko plazan.
Udalerriko euskalgintzak pertsona eta kolektibo guztiei dei egin die oldarraldiaren aurrean argazkiarekin zein Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egitera.