Rap festa, Oarsomusika elkartearen eskutik
Oilar borrokarekin hasiko da Rap festa. Kontzertua eta ondorengo festa ere antolatu dituzte.
Rap festa antolatu du Oarsomusika elkarteak ostiralerako Niesen kulturgunean. Programaren barruan, oilar borroka, kontzerua eta festa ondoko musika saioa ere antolatu ditu. 17:30ean hasiko da festa, oilar borrokarekin. Parte hartu nahi dutenek, ordubete lehenago joan beharko dute izena ematera lekuan bertan, edota online. Horretarako egin klik hemen.
Kontzertua 20:00etan hasikoa da. Oholtza gainean Rush Blacka, Rafa NSF eta ELC 310. Rush Blacka irundarra Hip Hoparen errefrentea da Euskal Herrian, eta album mordoa kaleratu ditu. Pasai Donibanetik heldu da Rafa NSF, Donostiako Hip Hoparen promesa gazteetako bat. Elementos Crew 310 Pasaia eta Bera artean sortutako kolektiboa, Jul, Luken, Bano eta Amnsek osatzen dute. 2016an hasi ziren oilar borroketan eta inprobisazioan. Youtube canal propioa ere sortu du Rap estiloa bete-betean bizi duen kolektiboak. Eskarmentu handiko gazteak, hala definitu ditu Oarsomusikak: “Raparen bidez euren frustrazio eta poztasunak zabaltzen dituzte etengabean material berria sortuz. Lekua jartzen ari dira”.
Kontzertua amaituta, berriz, festa ondokoa ere antolatu dute; 00:30tik aurrera izango da. Niessendik Xera gastrotekara lekualdatuta, Dantzall Soundekin (Orereta) gozatzeko aukera izango dute bertaratu eta jaiarekin jarraitu nahi dutenek.
Sarrera, doakoa da eta barran prezio herrikoiak izango dituztela esan dute antolatzaileek.