Arrakastatsua izan da AlaBEERga Fest
Parte hartze handia izan du garagardo azokaren lehen ekitaldiak eta giroa paregabea izan da antolatzaileen hitzetan.

Gelditzeko zetorrela esan zuten. Zalantzarik ez dute erabakigarria zen lehen ekitaldia bukatu berritan: “Datorren urtean ere antolatuko dugu”. Hala esan du Haritz Sanchez, Alaberga auzoko Arditurri elkarteko kideak eta lehen AlaBEERga Fest garagardo azokaren antolatzaileak. Balorazio ezin hobea egin du pasa den ostegunetik igandera egin zuten lehen azokaren gainean, eta hasteko eta behin, bertaratu diren lagun guztiei eskerrak eman dizkie azokarekin bat egin, eta erakutsi duten jarrerarengatik.
Jatekoak eta garagardoa ere ia osorik agortu da: “jateko ekarritakoak eta garagardoaren %80 kontsumitu da lau egun horietan. Beraz, esan daiteke harrera ona egin diotela azokari. Ez genuen zalantzarik datorren urtean errepikatuko genuela, baina emaitzak are gehiago indartzen du hasierakoa smo hori”.
Datorren urtean, beraz, garagardo azokak, edo egokiago esanda AlaBEERga Festek bigarren ekitaldia izango du. aurretik, 2024 urte hasieran, artisau garagardoak eta gastronomia uztartzea helburu duen esperientzia gastronomikoa ere egin nahi dute. Horren berri, baina, aurrerago emango dutela esan du Sanchezek.