'Hotel Transylvania 2' Pasaiako Zinema Txikiaren hurrengoa
Datorren larunbatean izango da emanaldia, Juanba Berasategin. Trintxerpetik motora zerbitzua izango da 17:00etan.
Martxan da berriro Pasaiako Zinema Txikia. Hurrengo emanaldia larunbat honetan izango da, Juanba Berasategin. Hotel Transylvania 2 filma da emango dutena.
Ikasturte honetako emanaldi guztiak 17:30ean hasiko dira, eta Donibanera bertaratzeko garraioa behar duenari motora zerbitzua eskainiko diote Trintxerpetik, 17:00etan. Antolatzaileek ohartarazi dute aretoan ezin dela ez janaririk ez edaririk sartu, eta haurrek arduradun batekin joan beharko dutela.
Azken araua hori izanik ere, zentzuz jokatzeko deia egin diete familiei antolatzaileek: “Haurrei zuzendutako ekintzak direnez, mesedez, lehentasuna beraiei eman”. Sarrerak Bibe plataformaren bitartez eskura daitezke, filmaren titulua bilatuz bertan.