Hiru txango eta babarrun jatea Urdaburu Egunean
Azaroaren 26an egingo dute, igandearekin. Babarrun jatea Arritxulon egingo dute, eta bertan zein txangoetan parte hartzeko izena eman behar da.
Urdaburu Mendizale elkarteko kideak. argazkia: Urdaburu Urdaburu Eguna egingo du aurten ere Urdaburu Mendizale elkarteak. Azaroaren 26an izango da hori, eta hiru txango eta babarrun jatea antolatu ditu mendizale elkarteak. Parte hartzeko izena eman beharko da aurretik eta plaza kopurua mugatua denez, lehentasuna emango diete bazkideei.
Izena emateko azken eguna azaroaren 16a izango da.
Hiru txangoetatik lehena, helduei begirakoa da. 14 kilometrokoa da ibilbidea eta Ergoien eta Arritxulo lotuko ditu. Bost ordu pasatxoko iraupena aurreikusi dute. 07:30ean abiatuko dira Zumarditik. Eskolartekoen eta gurasoen irteerak Ugaldetxo eta Listorreta lotuko ditu; 08:00etan abiatuko dira Iztietatik. Eskolartekoek ohiko moduan emango dute izena, Orereta Ikastolan eta bertan adierazi beharko dute bazkaltzen geldituko diren edo ez.
Txikien txangoak azkenik, Susperregi-Urdaburu_ Susperregi ibilbidea egingo du, eta 08:00etan abiatuko da Susperregitik.
Bazkaria Oiartzungo Arritxulo aterpetxean egingo dute, 14:30ean. Helduentzako menua honakoa: babarrunak sakramentuekin eta postrea. Prezioa, 20 euro. Haurren menua, berriz, makarroiak, oilaskoa eta postrea. Prezioa, 5 euro. Bertan ordaindu beharko dute. Itzulerarako autobusa, 17:3o aldera abiatuko da.
Izena eman nahi dutenek elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 679 telefono zenbakira deitu egun eta ordu berean.
Informazio guztia Urdabururen web orrian kontsulta daiteke. Egin klik hemen.
