Sutargi abesbatza abeslari bila ari da
Ikasturte berria hasi du Sutargi abesbatzak, eta kantatzea gustuko dutenak bat egitera deitu dituzte.
Sutargi abesbatza Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolak jakinarazi duenez, ikasturte berria hasi du Sutargi abesbatzak, eta kantatzea gustuko duen oro gonbidatu du beraiekin parte hartzera. Abesbatza amateurra da Sutargi, eta helburu bakarra, kantari ondo pasatzea da.
Musika Eskolako ikasleen guraso eta Oarsoaldeko beste zenbait kantuzalek osatuta dago abesbatza, “elkarrekin eta lagunartean kantuan gozatzeko helburuarekin”. Urtean zehar, gainera, mota askotako jarduerak antolatzen dituzte.
Entseguak astelehen eta ostegunetan egiten dituzte, musika eskolan, 19:30ean hasita. Informazio gehiago jasotzeko musika eskolaren 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu daiteke 16:30etik 20:00etara.
