Euskararen kontrako oldarraldiari aurre egingo diote Lezon
Herri argazkia egingo dute bihar (ostirala) Gurutze Santuaren plazan.
Epaitegietatik euskararen normalizazioan eragiteko dekretu eta legeen kontra hasi duten oldarraldiari aurre egingo diote Lezon. Hala, biharko, herri argazkira deitu dituzte lezoarrak: 19:00etarako egin dute deialdia, Gurutze Santuaren plazan.
Tokiko eta nazioko erakundeek euskaraz bizi ahal izateko bideratutako politiken aurkako auzi erabakien kontra azaltzeaz gain, azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestazio nazionala babestuko dute herri argazkiarekin.