Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen kontrako "oldarraldi judiziala" gaitzetsi dute Pasaian

Udaleko hautetsiek, langileek, eta herriko eragileek azaroaren 4an Bilbon egitekoa den manifestaziora joateko deia egin diete pasaitarrei.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2023/10/26

Pasaiako Udaleko hautetsiek, udaleko langileen ordezkariek, eta udalerriko euskalgintzako kideek nahiz bestelako eragileetako partaideek agerraldia egin zuten astearte arratsaldean San Pedron euskararen kontrako “oldarraldi judiziala” salatzeko. “Euskararen normalizazio prozesua trabatu eta egindako bidean atzerapausoak eragiteko olatu erreakzionario, atzerakoi eta euskarafoboa” gaitzetsi zuen Teo Alberro alkateak bildutakoen izenean, eta azaroaren 4an Bilbon egitekoa den nazio manifestazioan parte hartzeko eskatu zien herritarrei: hara joateko autobusak antolatu dituzte herritik. Alberrok, Aitor Oteiza udaleko langileen batzordeko lehendakariak, Edurne Urkiola euskalgintzako kideak, eta Laura Re euskara zinegotziak babes zabala jaso duen adierazpena irakurri zuten.

Azaroaren 4an, autobusak 14:30 inguruan aterako dira Bilbo aldera joateko (17:00etan hasiko da Euskalduna parean). Izen emate formularioa prestatu dute hara joan nahi dutenentzat. Han, hainbat datu pertsonalez gain, autobusa non hartu zehaztu behar dute interesdunek. Bost geltoki hitzartu dituzte: San Pedroko autobus geltokia; Trintxerpeko Dax taberna; Trintxerpeko Azkuene; Antxoko Marealta 0ndoko geltokia (Nafarroa etorbidean), eta Donibaneko Meipiko biribilgunea.

 -Autobusean izena emateko, klik egin hemen –

Agerraldian alkateak nabarmendu zuen azken bi urteetan auzitegietan euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontrako sententziak ugaritzen ari direla Euskal Herrian. “Epai guztiek jomugan izan dituzte herritarron hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak, gizarte osoan adostasun zabala dutenak. Hots, epaileak hizkuntza politika egiten ari dira, kontsentsu zabalean oinarritutako neurrien eta horretarako eskumena duen botere legegilearen gainetik”.

Aitor Oteiza udaleko langileen batzordeko lehendakariak aipatu zuen epaitegiek errefusatutako lege eta dekretuak ezinbestekoak direla “euskarak udalean ere egin behar duen bide ordenatua egin dezan”, zerbitzu hizkuntza ez ezik, “lan hizkuntza ere izan dadin”. Hala, azken urteetan udalek egindako bidea egokia izan dela aipatu zuen Oteizak, “inolako arazorik sortu ez delako”. Lan horretan aurrera egiteko, ordea, udalek lege babesa behar dutela aipatu zuen udal langileak, “legeria horren kontra egitea, ordea, politikaren judizializazioaren seinale argia da”.

Epaien testuinguruaz jardun zen Edurne Urkiola euskalgintzako ordezkaria. “Azken hilabeteotakoak ez dira sententzia isolatuak, botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko erabakiaren eta oldarraldiaren erakusle baizik”. Epaien oinarria “gaztelaniaren nagusitasuna” ezartzea dela azaldu zuen, “beraz, legeak aitortzen digun euskararen ofizialtasuna jartzen dute kolokan”. Horren aurrean, “mobilizazio soziala beharrezkoa” dela azaldu zuen Urkiolak.

Laura Re Euskara zinegotziak pasaitarrei dei egin zien azaroaren 4an Bilboko martxara joan daitezen: “Larria baita gertatzen ari dena: euskararen biziberritzeko prozesuaz harago, milaka herritarren bizitzen bizigarritasuna baitago auzitan, eta harekin batera berdintasuna, justizia eta kohesio soziala. Funtsean, bizikidetza”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.