Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pasaiako udal tasa eta zergak %3 igoko dira datorren urtean

Hiru urtez izoztuta egon ondoren, ordenantza fiskalak eguneratzea erabaki du udal gobernuak. Igoera handiena, hondakinen tasan.

Teo Alberro, aklatea; Aintzane Taberna, lehen alkateordea; eta Julen Rodriguez, bigarrena.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/10/26

Pasaiako udal gobernuak ordenantza fiskalak %3 igoko ditu 2024rako. Igoera orokor horrek, desglosatuta, kirol zerbitzuen tasak ia %6 eta hondakinenak %14 igo beharra ekarriko du, besteak beste.

Azken hiru urteotan izoztuta egon dira herriko zerga eta tasak, eta beraz, gobernuak ebatzi du “beharrezkoa” zela horiek igotzea. Eguneraketa hori egungo KPIaren araberakoa dela argitu du tokiko gobernuak, eta “zerbitzu publikoen kalitatea bermatzea” duela helburu.

Nolanahi ere, Teo Alberro alkate eta Ogasun zinegotziak konpromisoa hartu du datozen hilabeteetan alternatiba berriak abian jartzeko. Horrez gain, udalak pertsona zaurgarrienei laguntzeko “hobari-sistema egokia” duela ziurtatu du udalburuak.

Arloka
Alberrok adierazi du, “gizarte babesa bermatzeko asmoz”, gizarte zerbitzuei dagozkien tasetan eguneratzeak sartu direla. “Zerbitzu hori edonorentzat eskuragarri izan dadin, erabiltzaileen errenta eguneratuz eta tasaren progresibotasuna egungo testuinguru ekonomikora egokituz”, zehaztu du.

Kultura eta hezkuntza arloko programentzat ezarritako tasak ez dira aldatuko indarrean dagoen ikasturtean. Era berean, Alberrok adierazi du gazteek euskara ikasteko hobariak indartu dituztela, hainbat kasutan doakotasuna bermatuta.

Kirol zerbitzuen tasak %5,8 igo ditu udalak, “zerbitzu horien kostuaren igoerari aurre egiteko”. Gastu hori eurotara ekarrita, urteko abonua 4-6 euro bitarte handitzea ekarriko dio erabiltzaileari.

Hondakinen tasa, bestalde, %14,5 handitu behar izan du gobernuak, Espainiak ezarritako eskakizun berriak betetze aldera (7/2022 Legea, apirilaren 8koa). Udalei eskatzen zaie hiri hondakinak biltzeko sistema ez dadila defizitarioa izan, eta neurri hori betetzeko ezarri du gobernuak aipaturiko eguneraketa, “gaur egun hiri hondakin solidoak biltzeak dakarren defizitari aurre egin ahal izateko”.

Testuinguru horretan, alkateak adierazi du 2024an udalak “kontzientziazio-kanpaina indartsu bati” ekingo diola udalerriko gaikako bilketa tasa handitzeko, horrek zerbitzuari dagokion tasa jaistea ekar baitezake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.