Ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiteko diru laguntza
Bizilagunen komunitateek eskatu behar dituzte diru laguntza horiek.
Zabalik da ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiteko diru laguntzak eskatzeko epea. Helburua saneamendua aldatzea eta ur zikinak saneamendu sare horretara bideratzea da, ibaira bideratu ordez.
Laguntza babes litekeen esku hartzearen aurrekontuaren %80era iritsiko da, gehienez ere 3.000 eurokoa izango da. Geieneko muga hori erkidegoko eskatzaile bakoitzari dagokio. Abenduaren 31 arte eska daitezke laguntzak, baina aurrekontu aurreikuspenaren zenbatekoa agortzen bada, lehenago itxiko dute eskabideak aurkezteko epea.
Informazio gehiago hemen klik eginda jaso daiteke. Eskaerak online ere aurkez daitezke.