Bi mozio aztertuko ditu udalbatzak bihar
Euskararen erabilera instituzional eta administratiboaren gainekoa da mozioetako bat, EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztua.
Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du bihar, eta besteak beste bi mozio landuko ditu. Horietako bat, Euskararen erabilera instituzional eta administratiboaren gainekoa da mozioetako bat, EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztua.
Klima aldaketarekin lotuta dago beste mozioa, eta PSE-EEk aurkeztutakoa da.
Gai mamitsuen artean, ordenantza fiskalena ere helduko da biharko pleno horretara. Zehazki hasierako onarpena aztertuko dute.
Horiekin batera beste zortzi jorratuko dituzte biharko saioan udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek.