Touringek hiru hitzaldi antolatu ditu Futbol Mas proiektuarekin elkarlanean
Gaur izango da lehen hitzaldia, klubeko gurasoei begirakoa da hitzaldi sorta.
Gaur hasita, hiru hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean Touring Kirol elkarteak eta Futbol Mas proiektuak elkarlanean. Futbol Masekin lotura, Alex Remiro futbolaria izan da. Gurasotasun Positiboa sustatzen du Futbol Mas proiektuak, eta Gipuzkoan Remiro izango da proiektuaren sustatzailea. Gurasotasun positiboa hazkuntza metodoa da, eta horren arabera, haurraren interes gorena da oinarri. Horrenbestez, eskubide osoko pertsona da haurra, eta haren babesa, eta gida lana bilakatzen dira helburu nagusiak. Enpatia, maitasuna, autoestimua eta biolentzia eza sustatzen ditu gurasotasun positiboak.
Aipatu moduan, hiru hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean Touringek eta Futbol Mas proiektuak, guztiak ere, klubeko gurasoei begirakoak. Lehena gaur izango da 18:00etan Reina aretoan; bigarrena, azaroaren 6an, eta hirugarrena, azaroaren 13an izango dira leku eta ordu berean.
Futbol eskola eta Infantilen gurasoak izango dira hartzaileak, eta klubak aurreratu duenez, gaurko saiorako 25 gurasoek eman dute izena.