Bihartik aurrera eman daiteke izena Txerri Egunean
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea hasi da eguna antolatzen, eta bihartik (azaroak 1) igandera (azaroak 5) bitartean eman behar da izena parte hartzeko.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea hasi da jada aurtengo Txerri Eguna antolatzen. Bihar (azaroak 1) irekiko du egun horretan parte hartzeko izen ematea, eta azaroaren 5ean (igandea) itxiko da epea.
Aurrez Txerri Egunarekin harremana izan dutenei izena emateko inprimakia emailez bidaliko dietela azaldu dute antolatzaileek. Lehen aldiz parte hartu nahi dutenek, aldiz, ahalbidetu duten helbide elektronikora idatzi beharko dute mezua inprimakia jaso ahal izateko.
Horrez gain, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek adierazi dute beren sare sozialetan ere zabalduko dutela inprimakia. Informazio gehiagorako, 943 26 01 82 telefonoa jarri dute interesdunen eskura.