Bueltan da 'Zai, zoi, ele!' egitasmoa
Literatura eta musika uztartzen dituen iniziatibaren bigarren ekitaldia egingo da ostiral honetan Landetxen. Gari eta Iñigo Astiz izango dira protagonistak. Saioak 'Behin bizitzea' du izena.
Kantagiltza Elkarteak eta 1545 argitaletxeak antolatuta, Zai, zoi, ele! egitasmoaren bigarren ekitaldia egingo da ostiral honetan, azaroak 3, Landetxen, 19:00etan. Iniziatiba horren helburua da literatura eta musika uztartzea.
Iazko ekitaldian Joseba Tapiak eta Gotzon Barandiaranek Apoloren itzala emanaldia eskaini zuten Oiartzunen. Aurten, aldiz, Gari eta Iñigo Astiz izango dira protagonistak. Interpretatutako duten saioak Behin bizitzea du izena. Sarrerek zortzi euroko prezioa dute eta Oiartzungo Udalaren webgunean edota ikuskizunaren egun berean leihatilan eskura daitezke.
Iñaki Igon Garitaonandia Gari Legazpin jaiotako euskal abeslaria da. Hertzainak taldeko abeslaria izan ondoren, bakarlari bezala jarraitu zuen bere ibilbidea.
Iñigo Astiz, berriz, euskal poeta eta kazetaria da. 2019an Lauaxeta saria jaso zuen Analfabetoa bildumarekin, eta Berria egunkariko kultura sailean aritzen da.