Desgaitasuna duten pertsonentzako lan poltsa ireki du Arraztalok
Lanaldi murriztuko lanpostuak eskaintzen dituzte, egunean bost orduko jardunaldiarekin Arraztaloko Oiartzungo nekazal ustiapenean. Izena emateko galdetegi bat bete behar da.
Arraztalo Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkarteak desgaitasuna duten pertsonentzat lan poltsa ireki du. Lanaldi murriztuko lanpostuak eskaintzen dituzte, egunean bost orduko jardunaldiarekin Arraztaloko Oiartzungo nekazal ustiapenean. Hautagaiak talde txikietan integratuko dira, eta Oiartzungo baratzetan egingo dute lan.
Arraztaloko kideek nabarmendu dute hautagaiek honako baldintzak bete behar dituztela derrigorrez:
- Desgaitasun onartua izatea, %33 baino handiagoa, gaixotasun mental baten eraginez.
- Langabezian egotea.
- Oarsoaldean bizitzea.
Horrez gain, honakoak baloratuko dituztela zehaztu dute:
- Nekazaritzan edo baserri lanetan esperientzia izatea.
- Beste edozein lan esperientzia.
Aipatutako baldintza horiek bete ez arren, Arraztaloko kideek adierazi dute interesdunak haiekin harremanetan jar daitezkeela beste aukera batzuk aztertu ahal izateko.
Lan poltsan izena emateko, interesdunek galdetegi bat bete behar dute. Informazio gehiagorako, helbide elektronikoa eta 617 58 57 24 telefono zenbakia ahalbidetu dituzte.