Lonjako estalkiaren eta plazaren erabilera, plenora gaur
Hileroko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean. Kontratazioa, Ogasuna, Pertsonala eta Hirigintza izango dituzte eztabaidagai.
Hileroko azken astearteetan izan ohi den bezala, gaur ere udalbatzarra egingo dute hautetsiek udaletxean. Guztira 21 puntu izango ditu 18:00etan hasiko den plenoak, eta eztabaidagai izango diren gaien artean Ondarea eta Kontratazioa, Ogasuna, Pertsonala eta Hirigintza izango dira.
Besteak beste, San Pedroko Lonjaren estalkiaren nahiz alboko plazaren erabilera arauak eztabaidatuko ditu udalbatzak. Horrekin, hamazazpigarren puntuan, 2023ko soldaten erregularizazioa ere onetsiko dute gaur arratsaldeko bilkura irekian.
Horratx gai zerrenda:
-
- 1.- Aurreko bilkurako akta, 12.a 2023-09-26koa, irakurri eta onartzea.
- 2.- Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen (2023/1671 zenbakitik 2023/1883 zenbakira) eta Tokiko Gobernu Batzarreko akordioen (2023/30 zenbakitik 2023/35 zenbakira) berri ematea.
- 3.- Zinegotzia karguaz jabetzea.
- ONDAREA, KONTRATAZIOA ETA ZERBITZU JURIDIKOAK
- 4.- Arrantza-lonjaren estalkiaren gainean dagoen parkea eta Pasaiako portuko lonjaren eraikin nagusiaren ondoko plaza erabiltzeko arauak onartzea.
- OGASUNA
- 5.- Kreditu-aldaketaren berri ematea.
- 6.- 2023ko 3. hiruhilekoko aurrekontuaren gauzatzearen berri ematea.
- 7.- 2023ko 3. hiruhilekoaren batez besteko ordainketa-aldiaren berri ematea.
- 8.- Kreditu aldaketaren proposamena onartzea (6. kreditu gehigarria).
- 9.- Kreditu aldaketa onartzea (2. konpromiso kreditua).
- 10.- Zergen eta toki-zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuen kudeaketa eta bilketa arautzen duen ordenantza orokorraren aldaketaren hasierako onarpena.
- 11.- Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- 12.- Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- 13.- Hiri-lurren balio-gehitzearen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- 14.- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- 15.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- 16.- Zerbitzuak eskaini edo udal jarduera burutzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza aldatzeko proposamenaren onarpena.
- PERTSONALA ETA ANTOLAKETA
- 17.- 2023ko soldata erregularizazioa (KPIren egokitzapenari dagokiona).
- 18.- Langile baten bateragarritasuna baimentzea.
- HIRIGINTZA
- 19.- Pasaiako Udalerriko Andonaegi auzoko bizitegi-eraikinen jabe-erkidegoei eraikinen birgaitze energetikorako diru laguntzak emateko deialdia eta oinarri espezifikoak onartzea.
- 20.- Andonaegiko jarduketetan Eusko Jaurlaritzari dagozkion diru laguntzen banaketa onartzea.
- 21.- Galde-eskeak.