Familia Gunea, Jose Luis Caso aretora
Astelehenetik kokapen berrian hasiko dituzte saioak.
Guraso Gunea Jose Luis Caso aretora lekualdatuko dute. Astelehenean, hilaren 6an hasiko ditu saioak programak kokaleku berrian udalak jakinarazi duenez. Aldaketa egin aurretik, gainera, familiekin kontsulta egin duela azaldu du, “espazioak erabiltzaileen beharrak asetzen dituela ondorioztatu da”.
Gune berriaren gaineko zalantzak izanez gero, interesduenk 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu dezakete.