Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Haurrekin ehunduko du udalak Lezoko parke sarea

Gaur aurkeztu du udalak udalerriko parke sarea eraberritzeko proiektua; Hiritik At kooperatibaren eskutik egingo dute bidea.

Retegi, Salaberria eta Saizar Lezoko parkeetako batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2023/11/02

Lezoko parke  sarea eraberritzeko proiektua aurkeztu du gaur udalak. Anbizio handikoa den zalantzarik ez da, izan ere, udalerrian haur eta gaztetxoei begira diren parke eta aisialdi eremu denak aztertu nahi ditu prozesu parte hartzaile baten bidez. Iker Salaberria eta Aitzol Saizar zinegotziak eta Ainhoa Retegi Hiritik At kooperatibako kideak aletu dituzte proiektuaren xehetasunak.

Atzera begira jarri da Salaberria; izan ere, EH Bilduk herri programa lantzeko unean parkeena landu beharreko gai gisa jaso zuen bertan, “hitzaldiak–eta antolatu genituen gaiaren inguruan, eta orain alkatetzan garela, konpromiso horri erantzungo diogu”. Lezoko haur eta gaztetxoen parkeen gaineko gogoeta egin beharra beharrezko jo du koalizio subiranistako ordezkariak: “Hainbat gurasoren kezka ere jaso dugu parkeen inguruan, eta argi dugu heldu beharreko gaia dela, bai parkeen mantenuaren zein diseinuaren gainean gogoeta egiteko. Lezo haur eta gaztetxoentzat leku erosoa, euren bizitza garatzeko espazio egokiak eskaintzea ezin bestekoa da, eta zentzu horretan, aisialdirako eta jolaserako espazioek garrantzi berezia dute gure ustez”. Proiektua agintaldiko ekintza dela erantsi du. Orain abiatuko dutena, azterlana da eta horren gainean marraztuko dute bide orria.

Harago jo du Salaberriak, eta nabarmen jarri, parke eta haurren aisialdi eremu horiek familien topaleku ere badirela , “belaunaldi ezberdinen elkargune dira. Espazio horiek lezoarrak beren artean ezagutu eta euren arteko harremanak lantzeko guneak  ere badira, eta hortaz, funtzio garrantzitsua betetzen dute ikuspegi pedagogiko batetik, baita ikuspegi sozial batetik ere”.

Proiektuaren bidez gaur egun udalerrian diren parkeen egoera aztertzearekin batera, beste hainbat espazio natural ere txertatu dituzte lanketa horretan, “aisialdirako eremu interesgarri izan daitezkeelakoan”. Honakoak dira espazio natural horiek: Pisbeko baratz ingurunea, Xoxolur eremua eta Zubitxo errekaren eremua.

Lanean hasita Oinherri, herri hezitzaileen sarea sustatzen duen elkartearekin jarri zen harremanetan udala, eta beraien bidez heldu zirela Hiritik At kooperatibara azaldu du Salaberriak, “beraiengana jo genuen parke eta aisialdi eremuen azterketa parte hartzaile bat egin nahi genuela esanez. Izan ere, erabiltzaile izango direnekin partekatzea azterketa eta beraiek izatea protagonista ezinbestekoa iruditzen zaigulako. Proposamen bat egin digute, hirigintzan eta espazioen antolaketan adituak izanik, interesgarria izan da jaso dugun proposamena, eta gai honi ematen dioten begiratua”.

Haurrentzako herri egokiak planifikatu

Herri hezitzaileak planifikatze aldera elkarlanean ari dela Hiritik At kooperatiba azaldu du Retegik. Horiek sortzeko beharra jarri du mahai gainean: “Finean haur batentzat egokia den herri bat planifikatzerakoan, hein handi batean guztientzat egokia den herria planifikatzen ariko garelako, atsegina eta erabilgarria den herri bat sortzen. Azkenean haur bat badelako subjektu zaurgarrienetarako bat eta hortaz, beretzat egokiena dena, guztiontzat izango da egokia”.

Horren bueltan, gogoeta bat ere ekarri du lehen lerrora, inklusibitatea hainbeste aipatzen den garaietan balio hori txerta dezaten hirigintzan ere.

Berebiziko garrantzia dutela parkeek ere esan du, eskolan eta parkeetan, aisialdi eremuetan sozializatzen baitute haurrek, “espazioak eta hura nola diseinatua dagoen berebiziko garrantzia du haurren artean emango diren harremanetan eta sozializatzeko moduetan”. Zaindu beharrekoa, ezinbestean, “jolasa modu batekoa edo bestekoa izango baita baldin espazioa nolakoa den. Autonomia garatzeko espazioaren diseinuaren arabera ezberdina izango da. Goazen beraz irizpide hauei denei tokia ematera, eta haurrei ahotsa ematera, beraiek direlako espazio horietako protagonistak”.

Askotariko aldeen parte hartzea

Epe motzean abiatuko du udalak lanketa. Prozesu parte hartzailea izango da, haurrei ahotsa emango die, eta herriko espazioak izanik, “espazio publikoak”  zaintza ikuspegia dutenei ere zabalduko diete atea prozesuan parte har dezaten, “guraso, aiton-amonak… ere nahi ditugu prozesuan informazio asko baitute espazioaren gainekoa”. Horiekin batera herriko eragile eta talde ezberdinak, udal teknikariak, eta udal ordezkariak ere arituko dira prozesuan.

Aurre lanketa bat egingo dute lehenik. Espazioak ezagutu eta behaketak egingo dituzte espazio bakoitzaren erabilera zein den ikusteko eta dokumentazioa jasoko dute. Bilerak ere egingo dituzte parte hartze prozesuan ariko diren alde ezberdinekin. Diagnostikoaren txanda helduko da ondoren Retegik azaldu duenaren arabera, “ahotsa emango diegu haurrei. Diagnostikoaren helburua  izango da parkeen erabilera ezagutzea eta orohar zein behar dituzten. Horretarako fitxak helaraziko dizkiegu haurrei ikastetxe eta aisialdi elkarteen bidez”. Haur gehienengana heltzea da helburua. Hartzaileak, berriz parte hartze prozesuan aritzeko, 3 eta 12 urte artekoak izango dira.

Zaintza komunitatearen ahotsa ere jaso nahi dute eta online galdetegi bat betetzeko aukera zabalduko dute horri begira, “horien ekarpena eta iritzia jasotzeko”. Informazio hori behin jasota, guztien artean pentsatuko dute espazio bakoitzari zein izaera eman nahi dioten, “beti ere herri hezitzaileen ikuspegitik”. Horretarako ibilbide sortzaileak egingo dituzte herrian barrena haurrekin, “proposamenak osatzeko”.

Bulego lana helduko da ondoren, txostena osatzeko: “Horrek ekintza plana emango digu. Orain hasita, martxoa-apirila arte izango gara lanean”.

Prozesua zabaltzera doazela epe laburrean esan du Salaberriak, eta horren harira, epe laburrean jarriko dela udala harremanetan eragileekin, “gonbidapena zabaltzen dugu parte hartu nahi duen orok bat egin dezan prozesuarekin. Guztientzako prozesu interesgarria izango dela uste dugu, eta espero dugu emaitza polita izango dela. Aurrera begira aldaketak ekartzeko oinarri inportantea izango da, parte hartzera deitu nahi dugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.