Hibaikaren loteria, salgai
Arraun elkarteak honako zenbakia aukeratu du, zortea banatzeko helburuz: 59973.
Haur bat Hibaikaren kamiseta soinean. Argazkia: Dani Novas Aurten ere salgai jarri du Hibaikak Gabonetako loteria. Arraun elkarteak honako zenbakia aukeratu du, zortea banatzeko helburuz: 59973. Rosmi dendan, Iztietako Espigon Berri, Parra Riojana tabernan eta Magdalena gozotegian, eta Irungo Felix arrandegian eros daitezke boletoak sei euroan. Horietako euro bat Hibaika Arraun Elkartearentzat da.
