Mehatxatutako intsektuen gaineko ikerketa berria Añarben
Aranzadi Zientzia elkarteak garatuko du ornogabeen gaineko ikerketa.
Añarbeko basoetako ornogabeen gaineko ikerketa egingo du Aranzadi Zientzia elkarteak. Intesktuei eta polinizatzaileei eragiten ari zaio bereziki bioaniztasun galera planeta osoan, eta horregatik erabaki du udalak ornogabeen gaineko ikerketa proiektua kontratatzea.
Udalerrian, Aiako Harriaren barruan, mehatxatutako kakalardoak kontserbatzeko natura interes handiko basoak daude, eta Aranzadi uda eta udazken honetan aztertzen ari da haien garrantzia zehazteko. Halaber, proiektuaren barruan, arriskuan dauden intsektu espezieak dauden egiaztatzen saiatzen ari da. Tartean, kukulumera eta Rosalia eta Cerambix generokoa.
Añarbe bioaniztasun balio handiko Errenteriako Udalaren onura publikoko mendia da. Babestuta dago, Aiako Harriko parke naturalaren barruan, izan ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena bertan dago.