Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldeko monumentu megalitikoak ezagutzeko, sei ibilbide

Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko monumentu megalitikoak ezagutzeko sei ibilbide proposatu ditu, arbasoen historia esploratzeko. Aiako Harria Parke Naturalean eta Lau Haizeta Parkean barrena dira.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2023/11/02

Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdean dauden monumentu megalitikoak ezagutzeko sei ibilbide proposatu ditu, “arbasoen historia aberatsa esploratzeko”.

Sustatzaileek denboran atzera egiteko bidaia bat proposatu dute Aiako Harria Parke Naturalean eta Lau Haizeta Parkean barrena, Errenteria-Orereta eta Oiartzungo udalerrietan. Ibilbide horietan monumentu megalitikoak aurki daitezkeela jakinarazi dute; hala nola, menhirrak, zistak eta trikuharriak.

Eremu horietan Euskal Herri osoko estazio megalitiko handienetako batzuk biltzen direla adierazi du garapen agentziak, Neolitikotik Burdin Arora bitartekoak. Horrez gain, ibilbide bakoitza antzinako egitura horien historian murgiltzeko diseinatuta dagoela nabarmendu, eta adin eta maila fisiko guztientzako pertsonentzat egokiak direla gaineratu dute.

Hauexek dira monumentu megalitikoak ezagutzeko sei ibilbideak:

Aitzetako Txabala

  • Herria: Errenteria-Orereta.
  • Sarbidea: Zamalbide auzotik edo Aitzetako Txabala atsedenlekutik.
  • Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Trikuharriak: Aitzetako Txabala, Berrozpin I, II eta III. Txoritokietako monolitoa.

Langagorri-Aizpitarte Haitzuloak

  • Herria: Errenteria-Orereta.
  • Sarbidea: Listorreta atsedenlekutik.
  • Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Langagorriko monolitoa eta Aizpitarte haitzuloak.

Sorondo

  • Herria: Oiartzun.
  • Sarbidea: Karrika auzotik Artikutzarako norabidean, GI-3631 errepidearen 7,5 kilometroan desbideratzea Sorondoko landara. SL-GI 1004 delakoaren zati bat da.
  • Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Elorritako gaina harrespila.

Egiar-Urkullu Txiki Egia

  • Herria: Oiartzun.
  • Sarbidea: Oiartzungo Gurutze auzotik, Aiako Harria-Irun norabidean, GI-3454 errepideko 3,8 (Egiar) eta 5,8 (Urkullu) kilometroetan.
  • Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Egiar Urkullu harrespilak.

Oieleku

  • Herria: Oiartzun.
  • Sarbidea: Sorondokoan bezala, Karrika auzotik Artikutzarako noranzkoan, GI-3631 errepidearen 12,5 kilometroan. Ibilbidearen zati bat PR-GI 1006 ibilbidetik doa.
  • Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Harrespilak: Kauso I, Kauso II, MUnerre, Oieleku hegoa/iparra eta Aritxurieta gaña. Gainzabal trikuharria.

Bianditz

  • Herria: Oiartzun.
  • Sarbidea: Karrika auzotik Artikutzarako norabidean, GI-3631 errepideko 14,8 kilometroan.
  • Ikus daitezkeen monumentu megalitikoak: Arritxulagaña eta Errenga harrespilak.

Sei ibilbide horien inguruko informazio gehiago zabaltze aldera, Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualde osoko mapa bat argitaratu du proposatutako ibilbideekin, baita artxibo digital deskargagarri bar ere, ibilbide bakoitzari buruzko informazioarekin. Argitalpen horiek garapen agentziaren webgunean eta eskualdeko bulegoetan aurki daitezkeela nabarmendu dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.