Palestinaren alde mobilizatuko dira asteartean
Palestina bizitzen ari den egoera salatzeko, herritarrak kalera aterako dira hilaren 7an. Oiartzunen elkarretaratzea deitu dute 19:00etan, udaletxearen aurrean.
Palestina bizitzen ari den egoera “larria” salatzeko, hilaren 7an elkarretaratzea egingo dute Oiartzungo udaletxearen aurrean, 19:00etan. Antolatzaileek adierazi dute Palestinako egoera “oso larria” dela, eta “berehalako” su etenik egon ezean, ondorioak gero eta “lazgarriagoak” izango direla. Horrez gain, esan dute herritarren esku dagoela “palestinarren aurkako genozidio” horrekin bukatzeko eta “palestinar auziari konponbide politiko justua” emateko mobilizatzen jarraitzea.