Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaUdala

Tentsioa udalean zerga eta tasen igoeragatik

PSE-EEk "neurrigabetzat" jo du igoera, eta EAJk hobariak eskatu ditu hondakinen alorrean. Horiek ezartzea aurreikusia zuela dio EH Bilduk.

Hondakinen tasaren igoera da udalean polemika gehien sortu duena.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/11/02

Azken udalbatzarreko gai zerrendan eztabaidarako tarte gehiena zerga eta tasen igoera onartzeko puntuak hartu zuen. Oposizioko bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, kontrako botoa eman zuten puntu horretan; edonola ere, gobernuko bederatzi zinegotzien aldeko bozekin, aurrera atera ziren erabakiak.

Aurreko astean jakinarazi zuen EH Bildu eta Podemosek osaturiko koalizio gobernuak udal tasa eta zergak %3 igoko zituela, eta plenora eraman zituzten zerga ordenantzen aldaketak. Bozketari ekin baino lehen, Teo Alberro alkateak eguneraketari buruzko azalpenak eman eta berretsi zuen datorren urtean kontzientziazio kanpaina bat martxan jartzeko asmoa duela gobernuak.

PSE-EE
Hitzartzeen tartean, PSE-EE taldearen eledun Andrea Palomaresek hartu zuen hitza lehenengo. Alderdi horren arabera, gobernuak egindako eguneraketa “neurrigabea” da, eta gobernuak ez du “inolako sentikortasunik” adierazi horrekin Pasaiako familiekiko.

Hondakinen tasan (%14,5eko eguneraketa) “igoera graduala” galdegin zuen Palomaresek, kontuan hartuta 2020tik izoztuta izan direla zerga eta tasak, pandemiaren testuinguruan. Horrez gain, elkarlanean ez aritu izana ere leporatu zien gobernukoei eledunak: “Ez diguzue denbora eman aportaziorik egiteko. Proposamena astelehen arratsaldean helarazi eta asterte eguerdian kaleratu zenuten prentsa oharra”.

EAJ
Loreto Osa bozeramaile jeltzaleak aitortu zuen eguneraketa batzuk ulergarriak eta beharrezkoak baziren ere, “lanketa sakon baten falta” antzeman duela alderdiak EH Bildu eta Podemosen proposamenean.

Funtsean bi alderdigatik adierazi zuen kezka Osak: batetik, eta Palomaresen ildo beretik, igoeran progresibitaterik antzeman ez dutelako, eta bestetik, eta “larriena” EAJrentzat, gobernuak ez duelako hobaririk planteatu organikoaren edukiontzia erabiltzeagatik.

Hemen klik eginda irakur daiteke alderdi jeltzalearen balorazioa (PSE-EErenaren euskarazko bertsiorik ez du jaso hedabide honek).

EH Bilduren erantzuna
Oposizioko alderdiek ziurtatutakoaren kontrara, hondakinen tasan gobernuak igoera progresiboa planteatu duela ziurtatu zuen Iraitz Pazos EH Bilduren bozeramaileak: “Dakigunez, hemengo talde guztiok onarturiko legeak udaloi betebehar batzuk ezartzen dizkigu 2025erako. Horietako bat da hondakinen bilketa zerbitzua defizitarioa ez izatea”.

Zentzu horretan, Pazosek argitu zuen une honetan aipaturiko tasa %14,5 igo bada ere, igoera hori “askoz handiagoa” izan zitekeela, eguneraketa horrekin ere ez baita defizit osoa kubrituko (%25 ingurukoa da hori). “Zer planteatzen duzue zuek”, galdetu zien jeltzale eta sozialistei, “datorren urtean, kolpean, %25 igotzea?”.

Esan zuen, halaber, hondakinei loturiko kostuak 2015etik bikoiztu egin direla, eta kudeaketa horretan dagokien erantzukizuna hartzeko eskatu zion oposizioari Pazosek: “Aurreko zortzi urteetan faltan bota ditugu prebentzioa eta kontzientziazioa. Datuak ikusita, ondorioa garbia da: kudeaketa negargarria izan da, eta tasa honen igoera da kudeaketa negargarri horren ondorioetako bat”.

Osari erantzunez, une honetan hondakinak erregulatzeko indarrean dagoen sistemak EH Bilduk nahiko lituzkeen hobariak ezartzea ezinezkoa dela esan zuen gobernuaren eledunak, “ez baitakigu nork irekitzen duen organikoaren edukiontzia”. Hori erregulatu eta saritzeko neurriak aztertzen ari direla ziurtatu zuen Pazosek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.