Auzo Desafiyua, hilaren 11n Gurutzen
Iturriotzek iaz lortutako garaipena defendatuko du Gurutzeko frontoian. Taldeak 10:30ean elkartuko dira eta 11:00etan hasiko dira probak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/11/52478042317_9421778158_o.jpg)
Hilaren 11n, larunbata, Auzo Desafiyua egingo da Gurutzeko frontoian herriko auzoen artean. Talde guztiak 10:30ean elkartuko dira Gurutzen, eta 11:00etan emango zaio hasiera desafiyuari. Iturriotzek iaz lortutako lehen postua defendatuko du datorren larunbatean. Proben ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo da parte hartzaileentzat. Sabelak bete eta gero, bazkaloste girotuaz gozatuko dute bertaratzen direnek.