Jaione Jauregi lezoarra, aske
Atzo arratsaldean atera zen Alcala espetxetik (Madril Espainia) lezoarra, hiru urte baino gehiago behin behineko espetxealdian egin ostean.
Lezon Jaione Jauregiren aldeko manifestazio baten irudia. Jaione Jauregi euskal presoa aske geratu zen atzo arratsaldean. Lezoarrak, hiru urte baino gehiago egin ditu behin behineko espetxealdian eta atzo atera zen Alcala (Madril, Espainia) espetxetik; espetxe horretan izan da Jauregi 2020koa azaroaz geroztik, Belgikak Espainiaren esku utzi ostean.
Ganteko (Belgika) Auzitegiak Jaione Jauregi Espainiaratzea onartu zuen 2020ko azaroaren 5ean, ETAko kide gisa 1981eko martxoan Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hiltzea leporatuta, besteak beste. Helegitea jarri zuen Jauregiren abokatuak Kasazio Auzitegian. Helegite hori baztertuta urte bereko azaroaren 17an, Espainiaratzeko agindu irmoa ezarri zioten Jauregiri, eta atxilotu. 2020ko azaroaren gauzatu zuten estradizioa.
Jauregiren abokatuak adierazitakoaren arabera, preskribatua zegoen Espainiako Auzitegi Nazionalak leporatzen zion hilketa. Libre uzteko eskera egin zuen epailearen aurrean gaur. Hark, ordea, espetxeratze agindua eman zuen.
