Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udala herritarrekin bildu da urrian zehar

Zortzi auzo batzar egin dituzte urrian zehar herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko. Aurten 157 oiartzuarrek hartu dute parte, eta bilkura horiek "oso aberasgarriak" izan direla esan du udalak.

Mikel Del Val Garcia
Oiartzun
2023/11/03

Oiartzungo Udalak bilerak egin ditu auzoz auzo urrian zehar, eta “arrakastatsuak” izan direla jakinarazi du. Egitasmoa duela 12 urte abiatu zuten, eta bilkura horien helburua da herritarrei hurrengo urterako aurreikusitako proiektuak eta aurrekontu proposamena azaltzea, beraien ekarpenekin aberasteko. Orotara, 157 lagunek hartu dute parte deitutako zortzi deialditan, iaz baino 20 pertsona gehiagok, eta aurtengoak izan dira azken urteetako batzar jendetsuenak.

Gobernu taldea “pozik” azaldu da herritarren iritziak entzun, lehentasunak eta interesak ezagutu, elkar ulertu, konfiantza eraiki eta adostasunak bilatzeko “aukera ezin hobea” direlako batzarrak. Joana Mendiburu alkateak auzotarrek egindako ekarpenen garrantzia nabarmendu du: “Auzo batzarrak elkar entzuteko gunea dira; udalaren egitasmoak eta aurrekontua azaltzeko, auzotarrek herrian egingo denaren berri izateko eta aldi berean beraien kezkak agertzeko. Niretzat, dena den, esan beharrekoa esatea bezain garrantzitsua da besteen iritzia entzuten jakitea”.

Batzarren bukaeran betetako galdetegiko emaitzen arabera, auzotarrentzat ere saioak probetxugarriak izan direla adierazi du udalak: 8 puntutik gorako nota eman diote parte hartzaileek batez beste batzar bakoitzari.

Bizikidetza, kezka aipatuena

Abiatutako batzarrak jendea ezagutzeko, entzuteko eta “herritarren bizitzak hobetuko dituzten neurri zehatzak eta eraginkorrak” hartzeko “oso aberasgarriak” izan direla jakinarazi du alkateak.

Kezkei dagokionean, bizikidetzarekin lotutakoak izan dira auzoetan gehien errepikatu direnak; esaterako, autoen abiadura eta aparkalekuak. “Akaso, hori bada herrian barrena mugitzeko ditugun ohiturak aldatzen hasteko seinale bat”, esan du Mendiburuk auzotarren kezken gainean.

Gazteekin hilaren 24an

Auzo bileretan erabilitako aurkezpenak eta akta guztiak Oiartzungo Udalaren webgunean argitaratu dituzte, Auzoak atalean.

Saioetako parte hartzaile gehienak 30 urtetik gorakoak izan dira, baina 30 urtetik beherakoen iritziak ere jaso nahi ditu udalak. Hori dela eta, datozen lau urteetako erronkak eta proiektuak gazteekin partekatu eta haien ekarpenak jasotzeko saio propioa egingo dute hilaren 24an. Udalak datozen egunetan zehaztuko du batzar horren tokia eta ordua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.