Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lasterka etxeratuko dituzte

Etxera Lasterketa herrikoia aurkeztu dute gaur. Abenduaren 31n egingo dute, euskal presoak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko.

gaur aurkeztu dute Etxera Lasterketa Herrikoia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2023/11/04

“Etxerako bidea geroz eta gertuago genuela esaten genuen, eta bai halaxe da, etxera bidea gero eta gertuago dugu”. Hala esan dute gaur Oiartzunen Etxera Lasterketaren antolatzaile eta hainbat herritarrek. Ez da nahikoa, baina, eta badakite. izan ere, Euskal Herrian daude euskal preso gehienak, gertu dituzte, baina etxean nahi dituzte, eta etxeratzearen aldeko aldarrikapena, lasterka egingo dute.

“Urriaren 21ean hainbat arlotako norbanakoek Gernikan zabaldutako manifestuan adierazi zutenez, bada garaia. konponbiderako giltzak behar ditugu; zauriak itxi eta konponbideari ateak zabaltzeko giltzak, hain zuzen ere”, esan dute. Aurrera urratsak egiteko ezinbestekotzat jo dute, ordea, euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari aterabidea ematea, “oraindik ordea, ezin izan dugu iraganeko atea itxi. Oraindik euskal presoen eskubideek urratuta jarraitzen dute”.

Gernikan zabaldutako manifestuari oihartzuna eman diote, baita herrira eraman ere eskubide urraketa hori: “Ongi dakigu guk, Joanes Larretxea eta Juan Mari Inziarte euskal presoen eskubideak ere urratuta jarraitzen baitute”.

Biak ala biak Martuteneko espetxean daude egun, gertu, Euskal Herrian, baina salbuespen legedia ezartzen zaiela oroitarazi dute.

Larretxeak hamalau urte daramatza espetxean, eta legedi arrunta aplikatuz gero, baimenekin etxean izan beharko luke dagoeneko. Horretaz gain, 2024an ezarritako zigorraren erdi beteta, hirugarren gradua eskuratzeko aukera izango luke oiartzuarrak. ez du momentuz baina horretarako aukerarik salatu dutenez “indarrean dagoen salbuespen legediak Frantziako Estatuan betetako sei urteak ez baitizkio kontuan hartzen—14/2003 Legea— eta bizi arteko zigorrak mantentzen ditu —7/2023 Legea—. Bere etxerako bidea oztopatzen duten bi lege, zalantzarik gabe”.

Intziarteren kasuan, gradu erregresioa aplikatuta Martuteneko espetxera itzularazi dute. Ezarritako zigorraren erdia beteta du eta kalean behar luke hirugarren graduan, “kasu honetan ere aplikatzen dioten salbuespen legediak bere etxerako bidea oztopatzen du”.

Eragitea ezinbesteko

Espetxe politika ezartzen duten estatuetan “eragitea” dagokiela diote Etxera Lasterketaren antolatzaileek, “aurrera urratsak egitea guztion ardura baita”, eta giltza, gizarte zibilaren aktibazioan dagoen zalantzarik ez dute, “eragile, politikari, alderdi, sindikatu, instituzio eta norbanako guztion aktibazioa eta inplikazioa bultzatzea da gakoa”.

Hori horrela, beraiek, korrika eragingo dute Etxera Lasterketa Herrikoiaren bidez. Abenduaren 31n izango da 11:00etan hasita. Korrikalari izan gabe “kirol pixkat” egiten duen jendea erakarri nahi dute aurten bereziki antolatzaileek, “horretarako lasterketa bat baino zerbait gehiago antolatu nahi izan dugu, eta kirola bai, baina horrekin batera, musika, eta giro ona ere eskutik helduko dira. Herri lasterketa honetan denok dugu lekua, batzuk erritmo bizian, eta besteak ez hain bizian, baina denak elkarrekin salbuespen legediarekin bukatu eta presoen etxeratzearen alde”.

Lasterketan parte hartu nahi dutenek aurrez egin dezakete herri krosa web orrian (egin klik hemen). Izena ematea aurrez, 8 eurokoa da (abenduaren 29ra arte). Egunean bertan ere egin daiteke, 09:30etik 10:30era, baina orduan 12 euro ordaindu beharko dira.

Haurren lasterketarako izena ematea egunean bertan egingo dute, 09:30etik 10:30era eta doakoa izango da. Lasterketari dagokionean, 10:30ean hasiko da haurrena Doneztebe plazatik abiatuta, eta helduena, berriz, 11:00etan. Helduek, 6,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Lasterketaren ibilbidea da honakoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.