[Bideoa eta argazkiak] Musikaz bete da kontzejupea goizetik gauera
Giro petralari rock doinuak jarri dizkiote oiartzuarrek gaur Oiartzuarock musika jaialdiarekin.
Giro petralari rock doinuak jarri dizkiote oiartzuarrek gaur. Izan ere, Oiartzuarock musika jaialdia egiten ari dira eguerdiaz geroztik. Egitarauan aldaketak egin behar zian dituzte antolatzaileek. Kontzertuak hainbat tabernen kanpoaldean zeuden iragarriak, baina eguraldi kaxkarrak hala derrigortuta, kontzejupean egiten ari dira musika emanaldi guztiak.
Euriak eta eguerdi parteko giro desatseginak ez ditu oiartzuarrak beldurtu, eta hamarka herritar gerturatu dira kontzejupera musikarekin, eta zehazki rock doinuekin gozatzera. Jaialdia Astelehen goizak taldeak zabaldu du, 12:00etan. Hortik aurrera, beste sei kontzertu; guztiak doakoak.
Honakoak dira kontzertuak: Hatxe (16:00etan); Lane FM,(17:00etan); Sindrome Norte (18:00etan); Mala Ruina, (19:00etan); The Purples (20:00etan), eta Northecko (21:00etan).