Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Diskriminazioa ezabatzea helburu duen kultur astea

Gaurtik hasita Ijito Kultur Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan. Ijito kafea, solasaldiak, film emanaldia, eta pilota txapelketa egingo dituzte, besteak beste.

Ijito Kultur Astea aurkeztu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/11/06

Gaurtik hasita Ijito Kultur Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan. Azoka txikia baliatu dute aurten, astearen urteroko lehen ekitaldia izaten den ijito kafea egiteko. Jose Ramon Jimenez Camacho Kamelamos Adiquerar elkarteko kideak eman du ondu duten programaren berri gaur egindako agerraldian. Lehenik eta behin, astearen helburua “diskriminazioari” eta “ijitoen aurkako jarrerari” aurre egitea dela zehaztu du.

Ez da nolanahikoa egin duten bidea, aurtengoa hogeita batgarren ekitaldia du asteak: “Ijito komunitatearen eta Errenteriako herriaren arteko zubiak eraikitzearen aldeko apustua egin dugu”.

Gaurtik hasi eta ostiralera arte egingo dute Ijito Kultur Astea. Ijito kafearekin hasi dituzte antolatutako ekitaldiak eta arratsaldean astearen klasiko bihurtu den Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketa abiatuko dute. Agustina Otaola pilotalekuan izango da hori; Mindara eta EPLEko pilotariak arituko dira norgehiagoka 20:00etatik 21:00etara.

Bihar, asteartea, Ezagutzen nauzu? Ijito kulturaren gaineko Kahoota  antolatu dute. Presentzialki egiteko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek Erdialdeko ludotekan, eta gainontzekoetan berriz, online, 18:00etatik 19:00etara. Asteazkenean, gauza bera egingo dute baina Gaztelekuetako gazteei begira. Lekuona Fabrikan izango da 1730etik 19:00etara. Ondoren, 19:00etatik 21:00etara, Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketaren partidak jokatuko dituzte.

Solasaldia eta film emanaldia

Ostegunean mahaiaren bueltan elkartuko dira Badalaben , Gaur  gertuago topaketa Joxepa Antoni Aranberri anitzagunean 17:00etan hasita. Bertaratzen direnek ijito komunitatearen gainean dituzten zalatzantzak  galdetzeko aukera izango dute eta lehen eskutik jasoko dute erantzuna. Eguna borobiltzeko, berriz, Papuzska filma ikusteko aukera izango da, doan Niessen zinemetan 19:00etan. Jimenezek nabarmendu duenez, Ozzinemarekin elkarlanean antolatutakoa da ekintza hori.

Hilaren 10 izango da astearen azken eguna. Ordurako pilota txapelketaren finalak utzi dituzte. Partidak bezalaxe, Agustina Otaola Raketista profesionalaren pilotalekuan jokatuko da, eta sari banaketa ere bertan egingo dute.

Gaur bertan, gainera, Errenteriako Udalak ijito bandera izango du zintzilik balkoian, eta gauez fatxada bandera horren koloreekin argiztatuko du.

Maite Gartzia Kultura zinegotziak Errenteria-Oreretan kultura askotako eragileak daudela jarri du nabarmen, “baina ez gaude sakabanatuta, zubiak eraikitzen ditugu guztion artean. Aste honek ere horretarako balio dizue eta digu guri ere. Eskerrik asko antolaketarengatik, eta jakin udalaren aldetik laguntza eta babesa jasoko duzuela”.

Gartziak nabarmendu du ere bandera udaletxearen balkoian izango dela, “lehen aldiz, ez da aste osoan izango, baina gaur bai”. Herritar guztiak deitu ditu parte hartzera, “ezagutzen ez ditugun horiek ezagutzera animatu nahi ditut. Hau oso aukera ona da guztiontzat”.

60 ijito familia udalerrian

Ijito komunitatea zenbat herritarrek osatzen duten jakitea zaila dela esan du Jimenezek bestalde, “ez da egiten zentsu hori, eta kontuan hartu behar da Errumaniatik heldu eta ijitoak diren biztanleak badirela, baina errumaniar gisa hartzen dituzte aintzat. oso zaila da beraz kopuru zehatz bat ematea”. Hala ere, udalerrian, Kamelamos Adiquerar elkartearekin harremanetan diren 60 familia dituztela erantsi du, “gehiago dira ijito komunitateko kideak, baina ez dugu zenbaki zehatza, ez da erraza”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.