Eiheramendi eta Abel, Gipuzkoako txapeldunak
EPLEko pilotarientzat jardunaldi biribila palan zein eskuz binakakoan.
Jardunaldi biribila EPLEko pilotarientzat. Gipuzkoako Larruzko Paleta Txapelketako bigarren mailako finala poltsikoratu dute Eiheramendik eta Abelek. Altzan jokatutako partidan, 35-25 utzi zuten markagailua EPLEkoek Gazteleku klubeko Alkorta eta Ponceren aurka. Bikain jokatu ziren Errenteriako klubeko bi pilotariak, “maila bikainean jokatuz partida guztiak”.
Bikaintasun horrek izan du saria, “txapelak eta lehen mailara igotzea”.
Senior Mailako eskuz binakakoan, lehen Mailan eta Ohorezkoan, mailari eustea lortu dute EPLEkoek. Hori ere albiste bikaina klubarentzat, “ligaxka fasea bi kategoriatan nola joan den ikusita bi kategorietan, pozik gaude oso emaitzarekin” azaldu du EPLEk.
Fanderian Urmenetak eta Aranburuk Oiarpe 1eko pilotariak 22-10 irabazi zituzten, “ia akatsik gabeko partida, serioa”.
Villabonan jokatu zuten partida Etxezarreta eta Arangurenek eta 13-22 irabazi Urbieta-Erasun bikotea. Garrantzi handiko garaipena izan dela dio EPLEk, “maila oso handiko bikote baten aurkako partida erabakigarria izan da”.
Euskadiko Federazioak antolatutako eskuz binakako Elite Trinkete txapelketan jokatutako bi partidetan berriz, emaitza ezberdina. Taberna eta Aspuruk garaipena etxera 40-34 Ziarrusta eta Lopez de la Calleren aurka egindako partidan Abadiñon; Prieto eta Chiapusok ez zuten lortu irabaztea Santamaria eta Aurrekoetxearen aurka, eta 26-40 galdu zuten.