Jantzien kontserbazioaren gainean, bisita gidatua
Hilaren 12an izango da bisita gidatua Jantziaren Zentroa eta Gordailuaren eskutik. aldez aurretik izena eman behar da parte hartzeko.
Jantzien kontserbazioa: erronka bat. Goiburu horrekin bisita gidatua antolatu dute Jantziaren Zentroak eta Gordailuak iganderako, hilak 12, Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginda.
Bisita berezia da. Erakusketara heldu aurretik jantziak duen trataera azalduko dute bertan: “Nola garbitu, konpondu, lisatu eta prestatzen den erakutsiko dugu”. Halaber, urtebete pasata eta erakusketa aldia amaituta, Gordailura eramateko egiten duten prozesua azalduko dute erakusketaren barruan. Horretarako kutxa berezietan sartzen dute eta Gordailura eramateko prozesua ere jendaurrean jarriko dute. Prozesuaren berri emateko hainbat bideo proiekzio egingo dituzte.
Erakusketa doakoa da, baina parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako bi bide jarri dituzte antolatzaileek: Errenteria-Oreretako turismo bulegoko 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu dezakete; edota Jantziaren Zentroko posta elektronikora mezua bidali. 11:00etan izango da bisita gidatua, euskaraz.