AHTaren kontrako 30 urteko borroka, erakusketan
AHTaren kontrako mugimenduaren erakusketa ibiltariak Lezon izango du ostatu ostiralera arte. Kultur Aretoan jarri dute.
Abiadura handiko trenaren (AHT) kontrako borroka ospatzen eta aldarrikatzen ari dira horretan dabiltzanak. Horren harira, erakusketa ibiltaria antolatu dute. Euskal Herriko hainbat tokitan izan da, eta egunotan Lezon da.
Kultura Aretoan ezarri dute mostra. Goizez eta arratsaldez bisita daiteke, aretoa zabalik den ordutegian. Hala, bertan, urtez urteko sailkapena egina dute urte horietan egin dituztenak azalduz. Panelak eta bestelako informazio euskarriak baliatu dituzte horretarako.
Gaur (astelehena) zabaldu dute erakusketa, eta hilaren 10era arte (ostirala) izango da irekita.