Nekazaritzarako ibilgailuen azterketa teknikoa, hilaren 14an
Udalaren brigadaren pabiloian egingo dituzte azterketak. Aurrez hitzordua eskatu behar da Irungo IATra deituta.
Lezoko Udalak jakinarazi du Nekazaritzako makinen eta ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Lezon, hilaren 14an (asteartea). Behemendi elkartearen ekimenez eta Lezoko Udalaren laguntzarekin, gisa horretako ibilgailuak dituztenek udalaren brigadako lokalera (Txatxamendi 32, 110 industrialdean) joan ahalko dute, 08:30etik 11:00etara.
Aurrez, ordea, hitzordua eskatu behar da 943 62 63 00 telefono zenbakira deitu behar da horretarako (Irungo IATren telefono zenbakia da). Zerbitzuaren kostua 48.86 eurokoa da, eta kopuru hori eskudirutan eraman behar da hilaren 14an gunera. Aldi berean, beharrezkoa da ibilgailuaren asegurua eramatea.