"Etorkizuna" ikus-entzunezkoa estreinatuko du Geruzak proiektuak Badalaben
Elkar argitaletxeak eta Jakin Fundazioak sustatutako Geruzak proiektuak, gazteen kezka eta galderetatik abiatuta gogoeta kritikoa piztea du helburu.
Etorkizuna ikus-entzunezkoa estreinatuko dute hilaren 16an, osteguna, Badalab Laborategian. Geruzak proiektuak landu du ikus-entzunezko hori. Elkar argitaletxeak eta Jakin Fundazioak sustatutako proiektuak, gazteen kezka eta galderetatik abiatuta gogoeta kritikoa piztea du helburu. Hala, askotariko gaien gaineko lanketa egiteko ikus-entzunezko sorta eta webgunea ere biltzen ditu: feminismoaz, soziolinguistikaz, kulturaz eta pentsamenduaz dihardute.
Ikus entzunezko bakoitzak gainera, bi elementu osagarri dituela jakinarazi dute Geruzak proiektuaren sortzaileek: “Batetik eztabaidari segida emateko kaiera tematikoak, eta bestetik, gai bakoitzari lotutako kultur sorkuntzen errefrentzia sorta”. Gazteei ahotsa eman eta pentsamendua bultzatzeaz gain, euskal kulturaren transmisioari beste bide bat ireki nahi diotela erantsi dute. Laugarren xede bat ere badu proiektuak, euskarazko ahozko espazio berri bat irekitzea, “gazteek euren intereseko diren gaien inguruan euskaraz pentsatu, hitz egin eta parteka dezaten. Hori guztiak Geruzak webgunean dago” (Egin klik hemen).
Ikus-entzunezko berrian lau gazte dira protagonistak: Julene Susana Samuel Ipua, Maialen Imaz Balza de Vallejo, Maren Duran Lema, eta Mikelsa Etxebarria Lafuente. Gai bakoitzari dagozkion erreferentziak, berriz, hainbat adituk osatu dituzte: “ASrteari dagokion atala Hariak taldeak osatu du; bertsolaritzarena Uxue Alberdi Estibaritzek; dantzarena Jon Maya Seinek; literaturarena, Castillo Suarez Garciak; musikarena, Olatz Salvador Zalduak; eta antzerkiarena, arantxa Hirigoienek”.
Emanaldia, hilaren 16an, Badalab laborategian izango da 19:00etan hasita. Hura amaituta, lau gazte protagonistekin solasaldia egingo dute.