Ikuska film laburren zikloa, hilaren 11tik 25era
Hilaren 11tik 25era Pasaiako Badiaren Nazioarteko XXV. film laburren erakusketa egingo da. Orotara, 26 film labur proiektatuko dira lehiaketaren barruan.
Hilaren 11tik 25era Pasaiako Badiaren Nazioarteko XXV. film laburren erakusketa egingo da. Orotara, 26 film labur proiektatuko dira lehiaketaren barruan, baina sail ofizialetik kanpo ere beste hainbat pelikula proiektatuko dira, Mintzagun sailaren barruan. Filmez harago, kontzertuez eta emanaldiez gozatzeko aukera izango da Pasaian.
Hona hemen programazioa egunez egun:
Hilak 11, larunbata:
- 20:00etan: Illunbe orkestraren kontzertua. Ikuskaren XXV. edizioa dela eta, Joseba Garmendiak zuzendutako Illunbe Orkestra Sinfonikoak kontzertu bat eskainiko du Trintxerpeko parrokian, soinu banden errepertorio batekin.
Hilak 17, ostirala:
- 20:00etan: Emea eta askotarikoa. Emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa. Saioko film laburrik onenari Bekoz Beko saria emango zaio. Trintxerpeko Alkateordetza izango da saioa.
Hilak 18, larunbata:
- 19:00etan: Musika eta zinea zuzenean. Galiziatik Pasaiara heldu da berriz ere Caspervek Trio, zinema kontzertu proposamen batekin. Buster Keatonen El Navegante film mutua proiektatuko da, eta horiekin batera, Caspervek-en zuzeneko musika, filmerako berariaz osatua. Trintxerpeko Alkateordetza izango da saioa.
- 22:30ean: Gauguasa. Umorezko film laburren saioa. Trintxerpeko Alkateordetza izango da saioa.
Hilak 19, igandea:
- 19:00etan: Musika eta zinea zuzenean. Zine kontzertuaren bigarren emanaldia. La Máscara de Hierro film mutua proiektatuko da, film bakoitzerako espresuki konposatutako Caspervek-en zuzeneko musikarekin lagunduta. Trintxerpeko Alkateordetza izango da saioa.
Hilaren 20tik 24ra: Sail ofiziala, lehiaketako film laburren proiekzioa.
- 20:00etan: Pasai Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan.
- 20:00etan: Trintxerpeko Alkateordetzan.
Hilak 24, ostirala:
- 22:30ean: Intriga eta beldurrezko bat. Jakin minezko, intrigazko eta beldurrezko film laburrak, thrillerrak.
Hilak 25, larunbata:
- 19:00etan: Epaimahaiaren erabakia eta 2023ko Ikuska-ren sari banaketa eta film laburren proiekzioa.
Proiekzio paraleloak: Mintzagun saila.
- Hilak 16, osteguna: 19:00etan. Lezoko Gezala Aretoan – Lezoko Zinema Ttikia (jendearentzat irekita).
- Hilak 20, astelehena: 10:00etan. Niessen Kulturgunean – Errenteria (Euskaltegietako ikasleentzat).
- Hilak 20, astelehena: 18:30ean. Oiartzungo Landetxe auditorioan (jendearentzat irekita).
- Hilak 21, asteartea: 14:00etan. Gezala Auditoriumean (Lezo Institutuko ikasleentzat).
- Hilak 22, asteazkena: 10:00etan. Trintxerpeko alkateordetzan (Euskaltegietako ikasleentzat).